Jimmy Jazz Gasteiz aretoak Bat-batean jaialdia antolatu du maiatzaren 15 eta 16rako, Gasteizeko Mendizabalan, eta tartean hainbat musikari sakadarrek parte hartuko dute: Annekdotas, Ganibet, Gozategi, Kaos Etiliko eta Nafarroa 1512. Guztira, 45 talde eta hemeretzi DJ ariko dira. Maiatzaren 15ean, ostirala, ikuskizunetako profesionalek deitu duten grebarekin bat eginen dute jaialdian, eta 21:00etatik 22:00etara geldialdia eginen dute.