Astekaria

Iker Palacios eta Mikel Mazkiaran, Izpegi Igoerako protagonistak

Maider Betelu Ganboa 2026ko maiatzaren 19a

Errazuko podiumetako bat. Tartean Mikel Mazkiaran, ezkerrean, eta Iker Palacios, podiumeko gorenean. A.V.M. (Peli)

Maiatzaren 9an Erratzun jokatutako VIII. Izpegi Igoerak protagonista sakandarrak izan zituen, Sakana Motorsporteko pilotuak, hain zuzen ere. 

Guztira 32 taldek eman zuten izena Izpegiko Igoeran. Eguraldi freskoa zen, baina eutsi zion. Iker Palaciosek (BRC B52) hegan egin zuen bere barketarekin, eta scratch edo sailkapen orokorrean denborarik onena lortzeaz gain, monoplazen sailkapenean lehena izan zen pilotu lakuntzarra (03:27.742). 

Turismoetan Bruno Scherer eta bere Porsche GT3-a izan ziren azkarrenak (03:30.085), baina oso gertu izan zituen Mikel Mazkiaran eta bere Seat 600 JTR ikusgarria (03:34:532). Altsasuarrak motor berria mustu zuen, emaitza bikainarekin. Izan ere, bere mailan, lehen kategorian lehena izan zen Mazkiaran, eta scratchean edo sailkapen orokorrean hirugarren denbora onena egin zuen. Bikain ekin dio denboraldiari. 

Alberto Villar (BMW M3 E36) beste behin ikusgarri aritu zen. Hiriberriko pilotua seigarren izan zen turismoen mailan, bere mailan, hirugarren kategorian, hirugarren (03:42.176). Azkenik, Miguel Anton (BMW E46 330D) turismoetan hamaseigarren sailkatu zen, hirugarren klasean bosgarren (04:02.237). 

ARGAZKIAK: A.V.M. (Peli)