Arakildarrak Itxasperrin

Guaixe 2026ko maiatzaren 18a

San Isidro ospatu zuten. 

Hainbat arakildarrek San Isidro eguna ospatu zuten ostiralean, maiatzaren 15ean. Arakilen nekazarien eguna ospatzeko Egiarretako Itxasperri ermitan elkartzen dira. Han hildako arakildarren aldeko meza egin zen eguerdian. Ondoren otamena izan zen. Eguraldi ezegonkorra zegoenez, otamena ermita barruan egin zuten, mendebaldeko atearen ondoan.