Aimar olaztiarra, Egunean Behineko lehen sariduna

Guaixe 2026ko maiatzaren 19a

Joko ezagunaren 21. denboraldian, Tokikom Liga jokatzen ari da Guaixe (Sakana) taldea. Bertako partaide da Aimar eta dagoeneko jaso du Guaixe Fundazioko produktu sorta

Egunean Behin jokoaren 21. denboraldia maiatzaren 11ren hasi eta uztailaren 12aren arte luzatuko da, 9 asteko lehian. Ohiko asteko babesletzak eta sariak izango dira, eta denboraldikoak ere bai, kasu honetan Tokikom toki komunikabideen bateraguneak babestuta.Tokikom eta bere hedabideen partaidetza beste ekimen batean ere gauzatuko da: 10 hedabidek eta beren eskualdeetako partaideek elkarren arteko lehiaketa propioan arituko dira. Tokikom Liga izango da hori. Horietako talde bat Guaixe (Sakana) da eta, bertako kideen artean, astero-astero, Guaixe Fundazioko produktuen sorta bat zozketatuko da. Denboraldiko lehen zozketan sariduna Aimar olaztiarra izan da. Zorionak eta zorte on gainerako partaideei!

Tokikom Ligako sailkapena, lehen astea igarota

Egunean Behin jokoak eta TOKIKOMek elkarlanean atondu duten TOKIKOM Ligan Arabako Alea suertatu da irabazle, 68,37 punturekin. Lehia oso estu doa, puntu gutxien dituen eskualdearekiko aldea bost puntu baino gutxiagokoa da.

Ligan parte hartu nahi? Egin bat gurekin!

TOKIKOM Ligak uztailaren 12ra arte iraungo du, eta bitarte horretan edozein momentutan eman daiteke izena nahi den eskualdeko taldean. Horretarako, Egunean Behin aplikazioaren erabiltzaile ezarpenen atalera sartu eta bertan aukeratu behar da eskualdea. Gurea honako hau da: Guaixe (Sakana).