Guaixe Irratia Internet bidez entzun daiteke

Guaixe 2026ko maiatzaren 19a

Guaixe Irratiko mikrofonoa. ARTXIBOA

Matxura batek FMko dialetik kanpo utzi du aldi baterako. 

Guaixe Irratiaren sintonia Internet bidez entzuteko aukera dago, zuzenekoa Guaixe webgunearen bidez. Sakanako irrati euskalduna FMko 107,3 dialean entzuteko aukera, momentuz, ez dago. Horren arrazoia matxura bat izan da. Guaixe fundazioa egoera lehenbailehen bideratzeko lanean ari da. Bitartean FM bidez Guaixe Irratia entzuten dutenek, saioak Guaixe.eus webgunearen bidez entzuteko aukera dute.