Altsasuko Mendigoizaleak klubak antolatutako XXVII. Hiru Mendi Zerrak mendi martxan aritu ziren mendizaleek eguraldia alde izan zuten. Goiza eta arratsaldea Urbasa-Andia eta Altzanian barna ibili ondoren, Altsasuko Burunda pilotalekuan izan zuten helmuga.