Sarek agerraldi jendetsu batean parte hartzeko deia egin du

Guaixe 2026ko maiatzaren 21a

Presoen etxeratzea eskatzen Etxarri Aranatzen. ARTXIBOA

Horretarako autobusak antolatu ditu. Aurretik izena eman beharra dago. 

Sarek "konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren logikan lanean" lanean jarraitu nahi dutenei, agerraldi jendetsu batean parte hartzeko gonbidapena egin die. Deialdiak Denak etxera leloa du eta Arrasateko Monterron parkean eginen da garagarrilaren 6ko 11:30ean. Hara joateko Sarek autobusak antolatu ditu egun horretarako. Irurtzundik 09:20ean pasako da eta Etxarri Aranaztik 09:40ean. Sareren agerraldi jendetsuan parte hartu nahi dutenak eta autobusez joan 688 69 72 19 telefono zenbakira hots egin beharko du garagarrilak 3 baino lehen. Autobus garraioaren prezioa hamar eurokoa da.