Altsasuk Universidad de Navarra hartu zuen Zelandin. OPUS-ekoak 0-2 aurreratu ziren, baina Xabier Aiestaranek eta Christian Leonek bina berdintzea lortu zuen. Universidadek berriro aurrea hartu zuen, 2-4. Pablo Rudak sartutako penalti bati esker 3-4 gerturatu zen Altsasu, eta segidan Asier Salgadok launa berdindu zuen. Baina partida bukatzear Universidadek 2 gol sartu eta 4-6 gailendu zen OPUS-eko taldea.
Aralar Mendik, aldiz, garaipen polita lortu zuen. Uharte arakildarrek Kirol Sport hartu zuten, eta hasiera bikaina izan zuten. 4-0 aurreratu ziren Jon Iribarren (2), Eneko Cruz eta Mikel Barberenari esker. Kirol Sport partidari buelta ematear egon zen, 4-3 hurbildu baitzen, baina Aralar Mendik ez zuen sustorik nahi izan eta Jorge Mariñelarenak, Eneko Cruzek eta Imanol Sotok 7-3koa jarri zuten. Kirol Sportek laugarrena sartu zuen, baina Eneko Cruzen golak partida erabakita utzi zuen eta 8-4, garaipen polita lortu zuten uhartearrek.
Azken jardunaldia
Ibarartek segitzen du hirugarren mailako lider (63 puntu). Altsasu bederatzigarren da (31 puntu) eta Aralar Mendi hamargarren (25 puntu). Asteburuan 26. eta azken jardunaldia dago jokoan. Altsasuk Orkoienen jokatuko du, sailkapenean zortzigarren eta arerio zuzena Kirol Sporten kontra, maiatzaren 22an, ostirala, 19:30ean. Bi taldeek zortzigarren postua dute jokoan. Aralar Mendik egun berean sailkapenean laugarren den Betelu du aurkari, 19:30ean, Betelun.