Euskal Duatloiko lehen kanporaketa Berastegin jokatu zen, larunbatean. Hamabi aizkolari lehiatu ziren, eta lehenengo hirurek lortu zuten ekainaren 7an Tolosan jokatuko den final handiko txartela: Eloy Corcherok (11:46), Julen Kañamaresek (11:47) eta Oier Mitxelenak (12:09). 45 ontzakoa zutik, 45 ontzakoa etzana eta 500 metro korrika, zirkuitua bitan osatu behar izan zuten.
Bigarren finalerdia larunbatean erabakiko da Zumarragan. Lehiatuko diren hamahiru aizkolariren artean Aritz Oiarbide dago.