Egunean behin

Guaixe taldea bigarren Tokikom Ligako bigarren astean

Guaixe 2026ko maiatzaren 25a

Egunean Behin jokoaren 21. denboraldiaren berrikuntza den Tokikom Ligaren bigarren astea jokatu da. Guaixe (Sakana) taldea bigarren postuan gelditu da bigarren astean

Maiatzaren 18tik 24ra jokatu da Egunean Behin jokoaren barnean sortu duten Tokikom Ligaren bigarren astea. Guaixe (Sakana) taldeak bigarren postuan bukatu du astea 65,76 punturekin eta GUKA (Urola Kosta) taldea lehen postuan dago, 65,95 punturekin. Tokikom Ligako partaide guztien artean puntu desberdintasuna txikia da, hala ere.

Sailkapen orokorrean, ordez, hirugarren postuan dago Guaixe (Sakana) taldea, bi asteen gehiketa eginda 132,98 puntu ditu.

2. astea
  # Taldea Jokalariak Puntuak
1 GUKA (Urola Kosta) 220 65,95
2 Guaixe (Sakana) 33 65,76
3 Hiruka (Uribe Kosta) 32 65,65
4 Alea (Araba) 45 65,48
5 Goiena (Debagoiena) 70 65,1
6 Barrena (Debabarrena) 119 64,83
7 Anboto (Durangaldea) 136 64,64
8 Aiurri (Beterri - Buruntza) 102 64,48
9 GiTB (Goierri) 81 63,71
10 28 Kanala (Tolosaldea) 69 61,98
 

Aste honetan ere Guaixe Fundazioaren produktuaren sorta zozketatu dugu taldeko partaide guztien artean eta irabazlea Pikilore iruñearra izan da.