Asteburuan areto futboleko mutilen hirugarren mailako 26. eta azken jardunaldia jokatu zen.
Altsasasuk Kirol Sporten kontra jokatu zuen, Orkoienen. Denboraldia garaipen gozoarekin despeditu zuen Altsasuk, partida borrokatuan 2-5 gailenduta. Asier Salgado eta Xabier Aiestaran izan ziren golegileak, eta altsasuarrek zapore gozoarekin despeditu zuten liga.
Aralar Mendik Betelu izan zuen arerio azken hauen etxean. Partida oso borrokatuan launa berdintzea lortu zuen Aralar Mendik, baina bukaeran Beteluk garaipenaren gola sartu zuen, 5-4. Mikel Barberena, Jon Iribarren (2) eta Aimar Igoa izan ziren uhartearren golegileak.
Gauzak horrela, Ibarartek irabazi du hirugarren mailako liga (66 puntu), Ribera de Navarrari 10 puntu aterata (56 puntu). Altsasu zortzigarren sailkatu da (34 puntu) eta Uharte Arakilgo Aralar Mendi hamargarren (25 puntu). Biek hirugarren mailan segituko dute datorren denboraldian. Hamahirugarren sailkatutako Burlata futbol eskola mailaz jaitsiko da.