Maiatzaren 22tik 24ra Emakumeen Gipuzkoako Itzulia jokatu zen, kadeteen, juniorren, eliteen eta 23 urtez azpiko mailan. Tolosako erlojupekoa eta Deba eta Elgoibarko etapek erabaki zuten proba. Eta beroak.
Kadeteen mailan Mirat Team taldeko Gisela Herrero izan zen irabazlea (2:07:53). Timac Agro taldeko lau sakandarrak primeran aritu ziren. Enara Perez hamalaugarren sailkatu zen, 1:44ra; Eider Razkin 46., 5:43ra; Izaro Etxeberria 63., 8:24ra; eta Ane Rubio 68., 9:16ra. Junior mailan Agueda Sanchez (Tenerife Bike Point) gailendu zen (4:15:12).

Elite mailan lasterketa ikusgarria izan zen. Ane Berastegi Jaka arbizuarraren Grupo Eulan Amenabarrek lan ikaragarria egin zuen Maite Urteaga bere liderraren alde, eta Urteagak Gipuzkoako Itzulia irabaztea lortu zuen (4:01:03). Grupo Eulan Amenabarrek jaso zuen talderik onenaren saria. Nahia Imaz altsasuarra (Massi Baix Ter) hamahirugarren sailkatu zen, 7:18ra; Ane Berastegi 38., 14:01era; eta Ane Beltran de Heredia altsasuarra (Cantabria Rio Miera) 40., 17:22ra.
