Astekaria

Adur Senar, Xabierko gazteluko podiumera igotzear

Guaixe 2026ko ekainaren 1a

Adur Senar, Zangotzatik Xabierrera bidean. BEROIZ / CASCANTE

Lakuntzarra Gazteluko Konkistan laugarren izan zen.

IX. Gazteluko Konkista lasterketak Zangoza eta Xabier lotu zituen (8 km). Probak errekorrak apurtu zituen, 700 korrikalari animatu baitziren. Arerio nagusiena beroa izan zen. Kevin Alves beriaindarra izan zen azkarrena (30:08). Beste Iruñako Adur Senar lakuntzarra aurreneko postuetan kokatu zen hasieratik, eta laugarren izan zen (31:22), podiumetik 4 segundora. Emakumezkoetan Maialen Aldasoro eta Aitana Fernandez altsasuarrak izan ziren lehen sakandarrak (45:57), nesken sailkapenean 18. eta 19. postuetan.