Mendia

Ezkabako ihesaldia, osatuta

Maider Betelu Ganboa 2026ko ekainaren 3a

Sakanako Mendizaleen talde argazkia, Urepelen. SAKANAKO MENDIZALEAK

Sakanako Mendizaleak taldeak Sorogain eta Urepel arteko bidea egin zuen.

Ezkabako ihesaldiaren IV. etapa egin zuten maiatzaren 17an Sakanako Mendizaleek, Sorogain eta Urepel lotuaz. Urtero Ezkabako ihesaldiko etapa bat egin dute, eta azkena eta laugarrena osatu eta gero, Ezkabako ihesaldia osatu dute.

Sakanako Mendizaleak taldeak ekainaren 21ean du hurrengo irteera, Ezkaraira. Aurretik, ekainaren 7an Azkentzale Eguna ospatuko du Etxarri Aranazko Larrañeta klubak, eta ekainaren 14an Aralarrera joko du Iratxok.