Aurtengo berrikuntza den Tokikom Ligan 10 hedabidek eta beren eskualdeetako partaideek elkarren arteko lehiaketa propioan ari dira. Horietako talde bat Guaixe (Sakana) da eta, bertako kideen artean, astero-astero, Guaixe Fundazioko sorta zozkatuko da. Denboraldiko hirugarren zozketan sariduna Maite Zelaia urdiaindarra izan da. Hark eraman du etxera Guaixe Fundazioko sorta. Zorionak eta zorte on gainerako partaideei!
Tokikom Ligako sailkapena, hirugarren astea igarota
Egunean Behin jokoak eta TOKIKOMek elkarlanean atondu duten TOKIKOM Ligako hirugarren Arabako Alea suertatu da irabazle berriro ere, 68,39 punturekin. Sakanako Guaixe taldeak aldiz, 66,51 punturekin bostgarren postuan bukatu du astea. Baina sailkapen orokorrean hirugarren postua mantentzen du.
Ligan parte hartu nahi? Egin bat gurekin!
TOKIKOM Ligak uztailaren 12ra arte iraungo du, eta bitarte horretan edozein momentutan eman daiteke izena nahi den eskualdeko taldean. Horretarako, Egunean Behin aplikazioaren erabiltzaile ezarpenen atalera sartu eta bertan aukeratu behar da eskualdea. Gurea honako hau da: Guaixe (Sakana).