Txirrindulariak

Nesken tropela, Lizarran

Guaixe 2026ko ekainaren 8a

Lasterketako irteera. MARTIN EARLY

Espainiako Koparako baliagarria zen proban sakandarrak txukun aritu ziren.

Ekainaren 6an VIII. Emakumeen Lizarrako Udala saria jokatu zen, Espainiako Koparako baliagarria zen proba. Kadeteek 40 km, juniorrek 77,7 km eta eliteek 101 km izan zituzten aurretik, ibilbide gorabeheratsuan. 

Kadeteetan Regina Gonzalez (Occident-Punta Galea) gailendu zen (1:02:28), esprintean. Sakandarrei dagokienez, Enara Perez (Timac Agro) 63. iritsi zen, Eider Razkin (Timac Agro) 85., Ane Rubio (Timac Agro) 102. eta Izaro Etxeberria (Timac Agro) 103. 

Juniorretan Alejandra Neira (Baque) izan zen azkarrena, helmugara bakarrik helduta (2:09:26). 

Eliteetan Tjasa Susnik (ODL Team) gailendu zen (2:48:17). Nahia Imaz (Massi Baix Ter) 25. sailkatu zen, eta Ane Berastegi (Grupo Eulen-Amenabar) 49.