Ekainaren 5ean Nafarroako Erlojupeko Txapelketak jokatu ziren Elon. Sakandarrak primeran aritu ziren.
Kadeteetan (12 km), nesketan Enara Perez olaztiarra (Timac Agro) Nafarroako txapeldunordea dugu (18:58), Ainhoa Lara (Rio Miera) txapeldunetik 11 segundora (18:47). Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Eider Razkin laugarren sailkatu zen (20:33), Izaro Etxeberria bederatzigarren (21:20), eta Ane Rubio hamargarren (21:36).

Mutilen kadeteetan, Joanes Aldaba (Erro y Eugui) da txapelduna (16:32). Burunda eta Aralar klubetako sakandarrek lan bikaina egin zuten: Egoi Urtasun seigarren sailkatu zen (17:01), Mikel Casado hamargarren (17:13), Daniel Curiel hamaikagarren (17:16), Ekaitz Zufiaurre hamalaugarren (17:31), Xabier Gorriti hemeretzigarren, Iker Agirre 24. (18:03), Unax Mazkiaran 25. (18:07), Akior San Roman 26. (18:08), Ezkai Lakuntza 28. (18:28), Unax Galardi 33. (18:39) eta Hodei Audikana 48. (19:50).

Juniorrak
Juniorretan (18 km), nesketan Naia Torrent (Timac Agro) da Nafarroako txapelduna (26:17). Eider Mazkiaran altsasuarra (Burunda) hirugarren sailkatu zen, eta podiuma osatu zuen (30:36). Mutiletan, Luca Martinez lakuntzarra (Garaje Tolosa/Danena) dugu Nafarroako txapelduna (22:21), Aitor Matari (MMR Academy) 3 segundo aterata (22:24). Gainontzeko sakandarrak ederki aritu ziren: Ekai Erdozia bosgarren sailkatu zen, Ion Unai Gonzalez seigarren (23:49), Xabier Curiel zazpigarren (23:58), Oier Pagola bederatzigarren (24:06), Ibai Galarza hamalaugarren (24:58), Unax Etxeberria hamabosgarren (25:14), Unai Gomez hamazazpigarren (25:37), Asier Flores hemezortzigarren (25:39), Juan Carlos Gil de Gomez hogeigarren (25:42), Javier Arenal 21. (26:12), Unai Okariz 23. (26:23), Urko Oiarbide 25. (27:22) eta Alex Gonzalez 27. (27:29).

Eliteak
Eliteetan (21 km), emakumeetan Nahia Imaz altsasuarra (Massi Baix Ter) Nafarroako txapelduna da sekulako erakustaldia emanda (30:22). 4 minutu pasa atera zizkion Maria Muñozi (Vipeq Team, 34:25). Mutiletan Ismael Goñi (Finisher) da txapelduna (27:04). Ekaitz Perez (Hostal Latorre) laugarren sailkatu zen (29:11), eta Aitor Ondarra (Surne Bilbao) zazpigarren (29:37).