Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Unibertsitatean Sartzeko Probak egin zituztenen artean Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuko D ereduko 50 ikasle zeuden. Haietatik 49k gainditu dute proba eta bakarrak ez du gainditu. Gainditu dutenek hilaren 17tik aurrera deskarga dezakete kalifikazioen txartela. Bestalde, gainditu ez duenak deialdi bereziaren azterketara aurkezteko aukera izanen du. Horiek garagarrilaren 24an, 25ean eta 26an izanen dira, eta emaitzak garagarrilaren 30ean egonen dira eskuragarri. Kalifikazioen txartela, berriz, garilaren 15etik aurrera egonen da deskargatzeko moduan.