Ekainaren 6an XIII. Irati Trail jokatu zen, Irati Abodi Mendi gunean (30 km, 2000+). Irati Salazar klub antolatzaileak “Orhiko konkista” deitzen dio probari, Pirinioetako Orhi mendi ikusgarria (2.017 m) gainditzen baitu probak. 458 korrikalari zeuden izena emanda, baina horietatik 380 abiatu ziren Irati Trail osatzeko asmoz. 25 erretiratu ziren eta 355k lortu zuten proba despeditzea. Orhi lainopean igo behar izan zuten, eta ezin izan zuten bertako ikuspegiez behar bezala gozatu.
Gizonezkoetan Eneko Maza bilbotarra izan zen azkarrena (3:10:01). 1:56 atera zion Deierriko Miguel Mujikari (3:11:57). Iraitz Goñi arbizuarra ikaragarri aritu zen eta hamalaugarren sailkatu zen (3:38:52).
Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Iosu Urriza 85. sailkatu zen (4:16:22), Patxi Arakama 144. (4:38:19), Joseba Rivas 274. (5:19:35), Endika Segura 283. (5:25:10) eta Sergio Sanca 287. (5:28:09)
Emakumezkoetan Cocentainako Nuria Ortak ez zuen areriorik izan eta merezita gailendu zen (4:07:14).