Sakanako Mankomunitateko Ur Zerbitzuak WhatsApp bidezko abisu zerbitzua du ura kudeatzen duen herrietako bizilagunendako: Irurtzun, Lakuntza, Arbizu, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutia. Zerbitzu horren bidez, urarekin lotutako abisuak bidaltzen dira: irakurketen datak, irakurketen inguruko oharrak, ordainagiriak, ur eteteak eta zerbitzuarekin lotutako bestelako gorabeherak.
Mank-en Ur Zerbitzuaren abisuak jaso nahi dituenak bere telefono mugikorreko kontaktuetan 663 39 97 32 telefono zenbakia gorde behar du. Hori egin ondoren WhatsApp mezu bat bidali behar zaio. Mezuan honako testua idatzi behar da: ALTA + herriaren izena. Mank-ek jakinarazi duenez, "zerbitzua difusio zerrenda bidezkoa da. Ez da WhatsApp talde bat".