Miguel Indurain Fundazioak 190 kirolari nafar bekatu ditu, 2025ean izandako emaitzak kontuan hartuta. Inoiz baino laguntza gehiago banatu du fundazioak, 352.900 euro guztira.
Bekatutako 190 kirolari nafarren artean hiru sakandar daude. Diziplina olinpiarren barruan Iker Gomez txirrindulariak 1.541 euroko laguntza jaso du. Euskal pilotaren barruan Aaron Abizuk 605 euroko laguntza jaso du, eta Josu Igoak 504 eurokoa.