Betetzeko dauden bi idazkari lanposturen berri eman dute

Guaixe 2026ko ekainaren 15a

Urdiaingo herriko etxea. ARTXIBOA

Sakanako Mankomunitatekoa eta Urdiaingo eta Ziordiko udaletakoak dira. 

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak jakinarazi duenez, funtzionarioen araubidean bete daitezkeen Nafarroako toki entitateetako idazkari lanpostuen zerrenda hasiera batez onartu du. Hamahiru toki entitateetako lanpostuek osatzen dute zerrenda eta haien artean daude Sakanako Mankomunitatea eta Urdiaingo eta Ziordiko udalak. Azken bi horiek Udal Batasuna osatzen dute eta, horregatik, idazkaria partekatzen dute. Ibarreko erakunde horietan betetzeko dauden bi idazkari lanpostu horiek lanaldi osokoak dira eta euskarazko C1 euskara eskakizuna dute.