Egunean behin

Guaixe taldea lehena Tokikom Ligako bosgarren astean

Guaixe 2026ko ekainaren 17a

Joko ezagunaren 21. denboraldian, Tokikom Liga jokatzen ari da 'Guaixe (Sakana) taldea'. Bertako partaide da Aroa eta Guaixe Fundazioaren sortaren irabazlea izan da

Denboraldiko hirugarren zozketan sariduna Aroa Cia Martiarena lekunberriarra izan da. Hark eraman du etxera Guaixe Fundazioko sorta. Zorionak eta zorte on gainerako partaideei!

Tokikom Ligako sailkapena, bosgarren astea igarota

Egunean Behin jokoak eta TOKIKOMek elkarlanean atondu duten TOKIKOM Ligako bosgarren astean Sakanako Guaixe taldea suertatu da irabazle, 66,68 punturekin. Baina sailkapen orokorrean laugarren postua mantentzen du.

 

Ligan parte hartu nahi? Egin bat gurekin!

TOKIKOM Ligak uztailaren 12ra arte iraungo du, eta bitarte horretan edozein momentutan eman daiteke izena nahi den eskualdeko taldean. Horretarako, Egunean Behin aplikazioaren erabiltzaile ezarpenen atalera sartu eta bertan aukeratu behar da eskualdea. Gurea honako hau da: Guaixe (Sakana).