Txirrindularitza

Ekaitz Zufiaurre bosgarren Undianoko Lacturale Sari Nagusian

Guaixe 2026ko ekainaren 18a

Burundakoak, entrenatzen. BURUNDA

Aitor Olitek (Ega Perfil) irabazitako proban txirrindulariak oso saretuta iritsi ziren helmugara.

Undianok kadeteen mailako Lacturale Sari Nagusia hartu zuen ekainaren 14an (66,6 km). Tartean Etxauriko murrua eta hirugarren mailako Belaskoain gaina gainditu behar izan zituzten txirrindulariek, beroa protagonista zela. Etengabeko erasoak izan ziren, eta, azkenean Aitor Olitek (Ega Perfil) lortu zuen garaipena (1:43:00), helmugara bakar-bakarrik iritsita. Ekaitz Zufiaurre urdiaindarrak (Quesos Albeniz) lasterketa ona egin zuen eta bosgarren iritsi zen (1:44:45). 

Txirrindulariak oso saretuta eta banatuta iritsi ziren helmugara. Xabier Gorriti (Sakana Group-Aralar) hamahirugarren iritsi zen, Iker Agirre (Quesos Albeniz) hamabosgarren, Egoi Urtasun (Quesos Albeniz) hamaseigarren, Akior San Roman (Quesos Albeniz) hemeretzigarren, Mikel Casado (Sakana Group-Aralar) 25., Unax Galardi (Sakana Group-Aralar) 34., Daniel Curiel (Quesos Albeniz) 37., eta Hodei Audikana (Quesos Albeniz) 38.