Araztegian berrikuntza egin dute

Guaixe 2026ko ekainaren 25a

Urdiaingo eta Altsasuko araztegia. ARTXIBOA

Ponpako kontrolatzeko sistemak jarri dituzte. 

Ur araztegiez arduratzen den Nafarroako Gobernuaren Nilsa enpresa publikoak berrikuntza egin du Urdiaingo eta Altsasuko ur araztegian. Zehazki, Concertor motako ponpa adimendunak kontrolatzeko sistemen komunikazio moduluak jarri ditu. Ekipamendu horren truke 4.014,19 euro (BEZ barne) ordaindu dizkio Xylem Water Solutions España PBSM enpresari.