Sute arriskua muturrekoa da

Guaixe 2026ko ekainaren 19a

Asteazkeneko, garagarrilaren 17ko, egoera islatzen duen mapa. NAFARROAKO GOBERNUA

Ekainaren 19tik 21era tenperatura altuak direla eta sute arriskua mantenduko da. 

Egunotako tenperatura altuak direla eta, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du sute arriskua handia edo muturrekoa da. Eta hala jarraituko du hurrengo egunetan. Gainera, hegoaldeko haizeak nagusituko dira, geroz landarediaren hezetasuna gauez berreskuratzea zailduko dute. Landareak lehor daude azken asteetan euririk ez duelako egin.  

Hori dela eta, nekazaritzako eta uztako biltzeko lanetan suteak prebenitzeko, zaintzeko eta itzaltzeko Planean ezartzen diren prebentzio murrizketak aplikatu dira. Plan horrek nekazaritzako edo basogintzako makinen lan baldintzak arautzen ditu indize oso altua edo muturrekoa dagoenean, meteoalerten maparen arabera. Gobernuak arreta handiz jokatzeko gomendioak eman ditu, esaterako, uzta lanak goizeko lehen orduetan egitea, eguneko bero ordurik beroenak saihestea edo basoen edo hiriguneen ondoan lan egitea saihestea, besteak beste. Bestetik, herritarrek landa eremuan testuz ibiltzeko eta suak ez pizteko aholkatu dute.