Ergoienako Udalak jakinarazi duenez, aurtengo hiri eta landa kontribuzio ordainagiriak helbideratuta dituztenei garilean bidaliko dizkie. Udal ordainagiriak helbideratu gabe dutenek jakinarazpena jasoko dute eta ordutik aurrera hilabete izanen dute zerga borondatez ordaintzeko Epe hori pasata, zerga pagatu ez dutenei %5eko errekargua aplikatuko die udalak. Eta bakarren batek zerga ordainduko ez balu, udalak derrigorrezko dirubilketa agentziaren bidez eginen du.