Juniorren mailako 36. Gipuzkoako Itzulia lasterketa garrantzitsua da gure gazteendako, lau etapako lasterketa baita. Tamalez, aurten soilik lehendabiziko bi etapak jokatu ziren, ekainaren 19ko Idiazabalgo 2,1 km-ko erlojupekoa eta ekainaren 20ko Mendaroko etapa (105,3 km). Azken bi etapak, ekainaren 21eko Andoaingoa eta ekainaren 22ko Segurakoa ez ziren jokatu, beroagatik alerta egoera ezarri zelako.
Gauzak horrela, lehen bi egunetako denborak hartuta, Conor Aranburu (Zu eta biok) irabazi du lasterketa (2:42:10). Lehen sakandarra Manex Huarte (Sumelec Ermitagaña) izan da, (2:44:09). Gainontzeko sakandarrak 40. postutik aurrera sailkatu ziren: Ekai Erdozia (Sakana Group-Aralar) 40., Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) 49., Unai Gomez (Quesos Albeniz) 60., Unax Etxeberria (Sakana Group-Aralar) 76., Javier Arenal (Sakana Group-Aralar) 82., Urko Oiarbide (Sakana Group-Aralar) 83., Oier Pagola (Quesos Albeniz) 96., Unai Okariz (Quesos Albeniz) 99., Alex Gonzalez 115., eta Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 130.