Txirrindularitza

Mintegi eta Tadeok ezin izan zuten Andorrako MoraBanc klasikoa bukatu

Guaixe 2026ko ekainaren 22a

Aimar Tadeo, Espainiako 23 urtez azpiko selekzioarekin kontzentratuta. FEDERAZIOA

Iker Mintegi Route d´Occitanietik zetorren, eta Aimar Tadeok Espainiako 23 urtez azpiko selekzioarekin jokatu zuen.

Ekainaren 21ean Andorra MoraBanc klasikoa jokatu zen, Europako egutegiko egun bateko lasterketa gogorra, 125 km eta 4.034 metroko desnibelekoa, Andorra la Vellan hasi eta Coll de la Botella portuan despeditu zena. Route d´Occitanie-n talde onenaren saria lortu zuen Euskaltel-Euskadi lehiatu zen bertan, tartean Iker Mintegi zela. Bestalde, Espainiako 23 urtez azpiko selekzioarekin aritu zen Aimar Tadeo Arkauz (Equipo Cortizo) lakuntzarra. 

Beroak lasterketa infernu bilakatu zuen. Hala ere, proba oso borrokatua izan zen eta Thomas Pidcock (Pinarello-Q36.5) gailendu zen (3:42:25), Carlos Veronari (Lidl-Tek) 2 segundo eta Sepp Kuss-i (Visma) 10 segundo aterata. Iker Mintegi (Euskaltel-Euskadi). Iker Mintegik eta Aimar Tadeok ezin izan zuten proba bukatu.