egitaraua

San Joan gaua

Guaixe 2026ko ekainaren 22a

Ekainaren 23an, asteartea, udaren hasiera ospatzeko San Joan gaueko ohiturazko suak eta ospakizunak izanen dira Sakanako hainbat herritan. Sute arriskua dela eta, zenbait udalek suak egitea debekatu dute edo baldintza bereziak jarri dituzte. 

2026ko San Joan gaua

Aizkorbe

Asteartea 23

20:00 Iturri ondoko parkean elkartu, sua egin eta bertan herri afaria eginen dute. Ondoren, suan saltoka ariko dira.

Errotz

Asteartea 23

21:00 Plazan elkartu, sua piztu eta afaria prestatu; kontzejuak jatekoa jartzen du. Ondoren, suaren gainean salto.

Irurtzun

Asteartea 23
San Juan gaua

21:30 Etxetik eramandako afaria, Foru plazan.

22:00 Herri dantzak.

22:30 Joaldunak, pertsonaia mitologikoak, sorginen dantza eta sua piztea.

24:00 Festa amaiera.

Oharra: Irurtzungo Udalak suak egitea debekatu du, sute arriskuagatik. 

Etxarren

Asteartea 23

20:00 Barbakoan txistorra, hirugiarra eta saltxitxak prestatuko dituzte, eta herritarrek eramandako hestekiak eta gazta ere egonen da dastatzeko, Aranburu frontoiaren parean.

Egiarreta

Asteartea 23

21:00 Bi su piztuko dituzte: handiaren gainean saltoka ibiliko dira eta txikian afaria prestatuko dute, frontoiaren ondoan.

Zuhatzu

Asteartea 23

21:00 Afaria eta sua piztea, garbitoki ondoan.

Satrustegi

Asteartea 23

20:00ak aldera sua piztu eta barbakoan afaria prestatzen dute. Gauean, sua saltatuko dute.

Hiriberri Arakil

Asteartea 23

19:00 Poteoa, Txitera elkartean. Ondoren, parrillada eta sua piztu eta haren gainean saltoka ariko dira.

Ihabar

Asteartea 23

Iluntzean, sardinak egin, jendeak eramandakoa jan eta sagardoa edateko aukera izanen da, autobiako zubi ondoko pabilioian.

Irañeta

Asteartea 23

20:30 Frontoiaren eta Txapel Azpi elkartearen atzeko aldean elkartu eta otamena izanen da. Udalak urdaia eta ardoa emanen ditu. Ondoren, sua piztu eta saltoka ibiliko dira.

Arruazu

Asteartea 23

18:00 Etxez etxe egurrak bildu.

20:30 Ezkil errepika eta suak egin.

21:00 Herri parrillada.

Lakuntza

Asteartea 23

Iluntzean, Suak piztea eta afariak.

Gauez, ezkil jotzea eta auzatea, kanpai dorrean.

Unanu

Asteartea 23

Iluntzean, su handi bat piztuko dute eskoletan eta sua txikitzen denean herriko jendeak salto eginen du. Salto egiten dutenean “Subiek ez piketzeko” esanen dute; beste batzuk paperak eta abar erreko dute.

Lizarraga

Asteartea 23

22:00 Sua egin eta haren gainetik sato eginen dute, plazan.

Lizarragabengoa

Asteartea 23

22:00 Sua egin eta haren gainetik sato eginen dute, plazan.

Etxarri Aranatz

Asteartea 23

Karrika bakoitzak bere sua piztuko du eta haien inguruan elkartuko dira aldamenak.

Bakaiku

Asteartea 23

20:00 Auzatea trikitilariekin.

22:00 Sua piztuko da.

Asteazkena 24

Goiz eta arratsaldean haurrendako koltxoneta, belardian.

13:00 Auzatea, elkartekoatean.

14:30 Jubilatuen bazkaria.

18:00 Opil banaketa Bakaikuko haurrendako, belardian.

Iturmendi

Asteartea 23

20:00 Auzatea eta San Juan bezperako sua piztea plazan

Ondoren, afari herrikoia plazan.

Urdiain

Asteartea 23

19:30 Herrietxetik San Juan ermitara kalejira, txistulariekin, garai bateko jantziak daramaten neskekin eta dantzari txikiekin. Iristean, meza, ermitan.

Ondoren, sua piztu, San Juan kantaita eta dantzari txikien emanaldia, ermitako plazan.

Herrian bueltan, auzoka afariak auzoka edo kuadrillaka.

Altsasu

Asteartea 23

16:45 Txupinazoa trikitilariak lagunduta, San Joan plazan.

17:00 Haur jolasak Tramankulu taldearekin, San Joan plazan.

18:00 Txokolate jana Fidelek lagunduta.

19:30 Udabaltza Altsasuko Txistulariekin batera udaletxetik San Joan ermitara abiatuko da.
Udako solstizioa ospatzeko festa, Foru plazan.
Auzatea Kukuerrekak antolatuta.

20:30 Festaren hasiera: San Juango ermitan sua piztea.
Auzatea.
Herriko suak pizteko txupin iragarlea.
Kalejira San Joan ermitatik Foru plazaraino Altsasuko Txistulariak lagunduta.
Auzatea, ermitauaren etxean.

Oharra: sute arriskuagatik bakarrik herrigunean egin daiteke sua. 

21:30 – 23:30 Eztanda Txarangak suak girotuko ditu.

Asteazkena 24

20:00 Zortzikoa Altsasuko Txistulariekin eta auzatea, Foru plazan.

22:00 Haize Berriak bandarekin dantzaldia, Foru plazan.

Ziordia

Asteartea 23

18:00 Batuekora joan eta han merendatu.

21:00 Afaria, Txoperan.

22:30 Sua piztea, Txoperan.