Ekainaren 21ean XXIV. Balmasedako Emakumeen Saria jokatu zen, Emakumezkoen Euskaldun Txapelketarako baliagarria den proba. Lasterketa goizeko 10:30ean zenez aurrera atera zen, arratsaldeko probak bertan behera gelditu baitziren beroarengatik.
Kadeteek 41,8 km zituzten aurretik. Maider Hierro (Enchufesolar) izan zen azkarrena (49:07). Timac Agro taldeko bi sakandar lehiatu ziren. Ane Rubio hamabosgarren sailkatu zen (52:34) eta Izaro Etxeberria hamazazpigarren (52:34). Euren taldekide Enara Perez eta Eider Razkin ez ziren aritu, Espainiako Eskola Arteko txapelketan aritu zirelako Nafarroako selekzioarekin.
Juniorrak eta eliteak edo open mailakoak elkarrekin aritu ziren 80,1 km-ko proban. Garaipena Maite Urteagarendako izan zen (Grupo Eulen-Amenabar), 1:50:25). Nahia Imaz (Massi Baix Ter) hamahirugarren sailkatu zen (1:59:41), Ane Beltran de Heredia (Cantabria Rio Miera) hamaseigarren (1:59:42) eta Ane Berastegi (Grupo Eulen-Amenabar) 23. (2:01:22).