Edukiontziak garbitzeko garaia

Guaixe 2026ko ekainaren 30a

Edukiontzia garbitzen. SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Kamioi berezi bat erabiltzen da horretarako. 

Sakanako Mankomunitatearen Hondakin Zerbitzuak, bere urteroko mantentze lanen barruan, edukiontziak garbitzen ditu. Horretarako, kamioi berezi bat ekartzen du eta hark edukiontziak barrutik eta kanpotik garbitzen ditu. Horretarako ur beroa eta desinfekziorako produktuak erabiltzen ditu. Halako garbiketak urtean bitan egiten ditu Hondakin Zerbitzuak. Mank-en orain egitea erabaki dute, izan ere, tenperatura altuekin hondakin organikoak azkarrago desegiten baitira, eta usain txarra areagotu daitekeelako. 

Ibarreko erakundeko arduradunek herritarrei dei egin die edukiontzien garbitasuna mantentzen laguntzeko. Horretarako, hiru aholku eman ditu: hondakinez betetako poltsak ondo itxita sartu edukiontzian; poltsek ez dezatela likidorik izan eta, azkenik, hondakinak dagokien edukiontzian sartzea.