Txirrindularitza

Hamaika txirrindulari sakandar Espainiako Txapelketetan murgilduta

Guaixe 2026ko ekainaren 25a

Igor Arrieta dago eliteen txapelketa irabazteko hautagaien artean. UAE EMIRATES

Igor Arrieta, Iker Gomez, Nahia Imaz, Aimar Tadeo, Mikel Uncilla, Ekain Imaz, Ane Berastegi, Ane Beltran de Heredia, Luca Martinez, Ekai Erdozia eta Eider Mazkiaran dira Sabiñanigon lehiatuko diren sakandarrak.

Gaur, ekainak 25, hasiko dira juniorren, afizionatuen eta profesionalen mailako Espainiako Txirrindularitza Txapelketak, Sabiñanigon. Lehen egunean erlojupekoak jokatuko dira eta ekainaren 26tik aurrera lineako lasterketen txanda izango da. Juniorrak ekainaren 26an lehiatuko dira, 23 urtez azpikoak ekainaren 27an eta profesionalak ekainaren 28an.

11 sakandarrak
Mutiletan, junior mailan Luca Martinez eta Ekai Erdozia lehiatzen ari dira, eta afizionatuetan Aimar Tadeo, Ekain Imaz eta Mikel Uncilla, guztiak Nafarroako selekzioarekin. Profesionaletan Igor Arrieta eta Iker Gomez daude Sabiñanigon. Nesketan, juniorretan Eider Mazkiaran ari da Nafarroako selekzioarekin. Afizionatuetan eta eliteetan, aldiz, Nahia Imaz, Ane Berastegi eta Ane Beltran de Heredia daude Espainiako txapelketetan, bakoitza bere taldearekin.