Ergoienako udaletxetik gertu, Lizarragako herri lurretan, sute txiki bat piztu zen ekainaren 25ean. Une hartan jotzen zuen haizearen eraginez sua zabaltzen hasi zen. Suhiltzaileen, foruzainen eta belar berdearen laguntzak sutea kontrolpean gelditu zen. Udalak eskerrak eman dizkio sutearen berri garaiz eman zuen ergoendarrari. Aldi berean, sute arriskuagatik alerta egoeran gaudela gogorarazi du Ergoienako Udalak, geroz, "kontu handiz jokatzeko" erregutu dute.