Behorra erreskatatu zuten Aralarren

Alfredo Alvaro Igoa 2026ko ekainaren 29a

Zulora eroritako behorra erreskatatzeko lanak. @bomberos_na

Zulo batera erori zen. 

Suhiltzaileak Aralar mendira joan behar izan zuten igandean, garagarrilaren 28an. Lau metroko sakonera zuen zulo batera erori zen behor bat. 500 kiloko aberea handik ateratzeko traktore baten laguntza behar izan zuten. Behorrari arnesa jarri ondoren goraka igo zuten behorra eta animalia onik atera zuten zulotik.