Ergoienako Udalak aholkularitza teknikoa kontratatu nahi du

Guaixe 2026ko uztailaren 3a

Ergoienako udaletxera sartzen. ARTXIBOA

Hirigintza alorrerakoa da. 

Ergoienako Udalak zerbitzu tekniko bat kontratatzeko deialdia egin du: hirigintza aholkularitza eta jarduera sailkatuen espedienteetan lege aholkua emanen duen zerbitzua. Kontratuaren balioa 10.000 eurokoa (BEZ barne) da eta kontratua, gehienez, bost urtez luza daiteke. Eginkizun horiek eskuratu nahi dituenak bere eskaintza garilaren 15eko 23:59ra arte aurkez dezake.