Atletismoa

Ruben Mendieta eta Iraitz Senar, Entzierroko Lasterketaren Top10ean

Guaixe 2026ko ekainaren 30a

Lasterketaren irteera. DIARIO DE NOTICIAS

Mikel Calvok eta Raquel Etxeberriak irabazitako lasterketan olaztiarra zazpigarren sailkatu zen, eta Iraitz Senar zortzigarren

Ekainaren 28an 41. Entzierroaren Lasterketa jokatu zen Iruñean, La Jarana peñak antolatutako lasterketa. Izenak dioen bezala, Santo Domingotik atera eta zezen plazan despeditu zen lasterketa, entzierroaren ibilbide berbera, 799 metrokoa. 

Hainbat mailatan jokatu zen lasterketa. Federatuen mailan, gizonetan Mikel Calvo gailendu zen (2:02), denbora berean sailkatutako Alvaro Alduan bigarrenarekin esprint estua izan eta gero. Ez zuten Luis Hualdek 2006an ezarritako 1:59ko errekorra apurtu. Ruben Mendieta olaztiarra zazpigarren sailkatu zen (2:09) eta Iraitz Senar lakuntzarra zortzigarren (2:11). 

Emakumezkoetan errekor berria ezarri zen, Raquel Etxeberriak irabazi baitzuen proba (2:16), 2006an ezarritako aurreko errekorra 3 segundotan apurtuz.