Alderantzizko baterian aparkatzera

Guaixe 2026ko uztailaren 7a

Autoak alderantzizko baterian aparkatuta.

Burundabide etorbidean jarri da aparkatzeko modu hori. 

Betidanik autoak aparkatu izan dira Burundabide kalearen 5 eta 7 zenbakien parean, errepidearen ertzean. Oinezkoak espaloitik behar eroso ibili ahal izateko, autoak aparkatzerakoan lurren zegoen gomazko tope baten kontra egiten zuen. Horiek nahiko hondatuta zeudenez, eta aldatu beharra zegoenez, Etxarri Aranazko Udalak aukera baliatu du 45 bat metro horietan aparkatzeko modua aldatzeko. 

Orain arte auto gidariek ibilgailuaren muturra espaloirantz begira aparkatuta uzten zuten. Baina garagarrilaren hasieraz geroztik, ibilgailuak atzeraka aparkatu behar dute, espaloiarekin 45 graduko angelua sortuz. Aparkatzeko modu horren abantailak ditu. Alde batetik, autotik jaisterakoak ibilgailuaren ateak beraiek espaloirantz bideratzen ditu bidaiariak. Segurtasun neurri gehigarria da autoan haurrak joaten doazenean. Bestetik, maletategia hustu behar bada, zama espaloian bertan uzten da, eta ez errepidean. Eta, azkenik, autoa martxan jartzean, gidariak errepide ikusten du eta segurtasunez atera daiteke.