Ekainaren 30ean banatu zituzten Nafarroako 23 toki entitateek, tartean Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak, antolatzen duten Etxepare Saria, eta aurten Unai Ruiz ilustratzailearen eta Naroa Martinez idazlearen Afonia albumak irabazi du. Guztira, 26 lan aurkeztu dira. Lana landa eremuaren azken orroa, arbasoen xuxurla gisara, urrunean entzuten dena, oraindik ere irakasteko asko dagoenean aldarrikapen urratua eta bihotz eta belarrietaraino astiro eta amorruz iristen dela esan dute epaimahai kideek: Aitziber Azkerreta ilustratzailea, Idoia Sobrino liburuzaina eta Patxi Zubizarreta idazlea. 5.000 euroko sari bakarra banatu dute, eta saritutako lana Nafarroako Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, udazkenean.