Ekainaren 26an hasi zien Sakanako eta Nafarroako bertso eskoletako matrikulazio kanpaina, eta irailaren 25era arte izena emateko aukera izanen da. Sakanan sei eskola izanen dira: Altsasun LH4 eta LH6 eta DBH bat-batean klaseak; Lakuntzan LH 4 eta DBH1 eta DBH bat-batean klaseak, Irurtzunen LH 4 eta DBH1 klasea eta Etxarri Aranatzen LH 5 eta DBH1 klaseak. Altsasuko klaseak astelehenetan izanen dira, 16:00etatik 17:30era, AEK euskaltegian; Lakuntzakoak asteazkenean 18:15ean hasi lehenengo taldearekin eta 20:15 bukatu bigarrenarekin, Irurtuznen asteartetan 17:30etik 18:30era, eta Etxarrin ostegunetan 16:30etik 17:30era; azken hauek herrietako kultur etxetan izanen dira. Irakaslea Saats Karasatorre izanen da, eta informazio gehiago eta izena ematea bertsozale.eus/nafarroa atarian aurki daiteke, baita nafarroatransmisioa@bertsozale.eus epostan ere. Matrikularen prezioa 80 eurokoa da, eta matrikula egiterakoan oparitxo bat izanen dute bertsolariek.