Kultur 2026 egitasmoa Sakanan

Guaixe 2026ko uztailaren 2a

Kultur 2026 programaren aurkezpena. NAFARROAKO GOBERNUA

Bi emanaldi izanen dira Nafarroako Gobernuak udarako antolatzen duen programaren barruan; uztailaren 24an, Etxarri Aranatzen, eta irailaren 4an, Altsasun. Zenbait artista altsasuarrek ere parte hartu dute egitasmoan. 

Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea bete du Nafarroako Gobernuak sustatzen duen Kultur 2026 zikloak. Antolatzaileek adierazi dutenez, sortzaile, lurralde eta entzuleak zuzenean konektatzeko konpromisoa irmoa du, publiko eta sentsibilitate guzietndako sortutako esperientzia artistikoen bidez.

Egitasmoaren barruan ekainaren 21ean Irañetako Zirika Zirkus konpainiak Sinfonika Afonika ikuskizun berriaren emanaldia egin zuten, Betelun, eta Sakanara Kultur egitasmoarne bi emanaldi izanen dira: uztailaren 24an, ostirala, 20:00eta, Etxarri Aranazko plazan Virenque Iruñeko taldearen Falsollano diskoaren kontzertua izanen da, eta irailaren 4an, 20:00etan, Altsasuko plazan, Hogei Berriro Maider Ansa etxarriarraren taldearen kontzertua izanen da. Bestetik, programaren barruan abuztuaren 15ean, Xabier Artierda antzezle etxarriarra Festa, fiesta, party, party ikuskizunarekin izanen da, Barbarinen.