Nafarroako Gobernuaren Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiak Mantle 8 Iberia SMri bi gasen bilaketa egiteko baimena eman dio. Baimenaren helburua da hidrogeno natiboa eta helioa esploratzeko azterketak eta miaketak egitea. Horretarako urte bat izanen du.
Aipatutako enpresak meatzaritzako 2.992 eta 2.996 eta laukietan miaketak egiteko baimena jaso du, Aralar I eta Aralar II izena dutenak. Aurreneko laukiak Burunda ibarra, Urbasa-Andia natur parkea eta haren hegoaldean dagoen eremua hartzen du. Atzeneko laukiak, berriz, Ultzamatik Aralarrera eta Arakil eta Aranatz hartzen ditu.
