Ekainaren 27an lasterketa berria mustu zen, I. Guembeko Rallysprinta. Antolakuntzak prestatutako 10,65 km-ko ibilbidea hiru aldiz osatu behar izan zituzten parte hartu zuten taldeek. Bero izugarria izan zuten bidaide, suaren kontrako trajea jantzi beharra duten pilotu eta kopilotuendako ia jasanezina. Lasterketa oso gorabeheratsua izan zen, bigarren eremuan, istripu bat tarteko, lasterketa neutralizatua geratu baitzen.

Sailkapen orokorrari edo scratch-ari dagokionez, Iker Sein eta Laurendi Zelaieta izan ziren azkarrenak (19:56.8). Sakana Motorsporteko taldeen artean Alberto Villar eta Eneko Unanua (BMW M3 E36) izan ziren onenak, scratchean laugarrenak eta euren multzoan, hamargarren klasean, lehenak. Asier Juanez eta Iñigo Galarza (Renault Clio) zortzigarren sailkatu ziren, lehen klasean lehenak. Azkenik, Iñaki Iaben eta Beñat Dorai (Citroen Saxo) hamargarren izan ziren, euren kategorian, lehen kategorian, bigarren.
Zenbait pilotuk ezin izan zuten proba bukatu, matxurak eta bestelako arazoengatik, tartean, Jesus Obanosek eta Javier Rodriguezek (Seat Leon), Mikel Mazkiaranek eta Josu Olmosek (Seat 600 JTR) eta Miguel Antonek eta Asier Solisek (BMW 330D).
Argazkiak: A.V.M. PELI

