Egunean behin

Alberto iturmendiarra aste honetako zozketaren irabazlea

Guaixe 2026ko uztailaren 3a

Egunean behin jokoko 21. denboraldian, Tokikom Liga jokatzen ari da Guaixe (Sakana) taldea. Bertako partaide da Alberto Urkia Mendinueta eta dagoeneko jaso du Guaixe Fundazioko produktu sorta

 

Egunean Behin jokoaren 21. denboraldia maiatzaren 11ren hasi eta uztailaren 12aren arte luzatuko da, 9 asteko lehian. Ohiko asteko babesletzak eta sariak izango dira, eta denboraldikoak ere bai, kasu honetan Tokikom toki komunikabideen bateraguneak babestuta.Tokikom eta bere hedabideen partaidetza beste ekimen batean ere gauzatuko da: 10 hedabidek eta beren eskualdeetako partaideek elkarren arteko lehiaketa propioan arituko dira. Tokikom Liga izango da hori. Horietako talde bat Guaixe (Sakana) da eta, bertako kideen artean, astero-astero, Guaixe Fundazioko produktuen sorta bat zozketatuko da. Denboraldiko zazpigarren zozketan sariduna Alberto izan da.

Hirugarren asteko zozketaren irabazleak, Asier Arangurenek, ere jaso du Guaixe Fundazioko sorta.

Eta seigarren asteko irabazlearen amak, Ainhoa Iparragirrek ere jaso zuen.

Zorionak eta zorte on gainerako partaideei!

 

Tokikom Ligako sailkapena, zazpigarren astean azkenak

Egunean Behin jokoak eta TOKIKOMek elkarlanean atondu duten TOKIKOM Ligan Hiruka suertatu da irabazle, 68,92 punturekin. Guaixe, bigarrenez, azkeneko postuan gelditu da, nahiz eta sailkapen orokorrean zazpigarrena izan.

Ligan parte hartu nahi? Egin bat gurekin!

TOKIKOM Ligak uztailaren 12ra arte iraungo du, eta bitarte horretan edozein momentutan eman daiteke izena nahi den eskualdeko taldean. Horretarako, Egunean Behin aplikazioaren erabiltzaile ezarpenen atalera sartu eta bertan aukeratu behar da eskualdea. Gurea honako hau da: Guaixe (Sakana).