Iruña-Altsasu tren tarterako proiektuak idazteko kontratua eman nahi du

Guaixe 2026ko uztailaren 8a

Tren erregionala Uharte Arakilen. ARTXIBOA

Azpiegitura, bidea eta elektrifikazioa berritzeko proiektuak idatzi beharko dira, zirkulatzeko gaitasuna eta baldintzak hobetzeko helburuarekin.

Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioak, Adifen bitartez, Iruña eta Altsasu artean dauden 52 km-etan azpiegitura, bidea eta elektrifikazioa berritzeko proiektuak idazteko kontratua eman nahi du. Lizitazioak 4,03 milioi euroko aurrekontua du. Lana bere gain hartzen duenak bi eraikuntza-proiektu egin beharko ditu: Iruña-Hiriberri Arakil eta Hiriberri Arakil-Altsasu.

Lan horiekin fidagarritasuna, gaitasun operatiboa eta ustiategiaren prestazioak hobetu nahi dituzte, baita prebentziozko mantentze-lanak indartu ere. Beraz, proiektuaren egileek zehatz-mehatz zehaztu beharko dituzte azpiegitura, bidea eta elektrifikazio sistemak berritzeko beharrezkoak diren jarduketak.

Proiektuek, berritu beharreko bide materialez aparte, trazadura aztertu, lubakien eta lubeten tratamendua eta horien guztien gainean egin beharreko jarduketak ere zehaztu beharko dituzte. Bi tarteetan elektrifikazio sistemaren gaineko jarduketa ere kontuan hartuko da, katenarian egin beharreko jarduketekin.