Udalak etxea eta baratzea enkantean salduko ditu

Guaixe 2026ko uztailaren 7a

Ezkerrean dagoen etxea da udalak enkantean saldu nahi duena. ARTXIBOA

Etxarrenen daude. Eskaintzak aurkezteko epea hilaren 27an despedituko da. 

Arakilgo Udalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, diru-biltzaile exekutiboak, erabaki zuen Etxarrengo etxe bat eta baratze bat enkante bidez saltzea. Etxea Etxarrengo San Vicente kaleko 18. zenbakiduna da. Eraikina honela banatuta dago: sotoa (110,01 metro karratu), etxebizitza (behe eta lehen solairuak eta ganbara, 221,22 metro karratu), portxea (17,01 metro karratu) eta zorua (24,30 metro karratu). Horrekin batera 779 metro karratukoazalera duen  baratzea saldu nahi du. Guztiagatik udalak 47.692 euro eskatzen ditu. Enkante deialdia garilaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.