Iruñeko San Fermin festak direla eta bai La Burundesak bai Renfek dispositibo bereziak martxan jarri dituzte. Autobus konpainiak Iruñera joateko ohiko zerbitzuak eskaintzen ditu. Baina Iruñetik bueltatzeko zerbitzu eskaintza zabaldu du. Gaur, garilak 6, 21:15ean eta 23:59an aterako dira autobusuak Sakanarantz. Gauerdiko autobusa festak iraun bitartean egunero izanen da. Larunbatean, garilaren 10ean, itzulerako bidaiak 07:00etan eta 09:00etan ere izanen dira. Igandean, berriz, garilaren 11n, itzulerako bidaiak 07:00etan eta 11:00etan izanen da.
Renfek, bestetik, plazen eskaintza indartuko du, bai Distantzia Ertaineko zerbitzuetan, bai Distantzia Luzeko zerbitzuetan. Sanferminetarako 44.000 plaza gehiago eskainiko ditu. Distantzia ertaineko zerbitzuetan, ohiko eskaintzarekin alderatuta, 30.000 plaza gehigarri baino gehiago eskainiko dira, edukiera handiagoko trenak erabiliko baitira eta asteburuetan zerbitzuak indartuko baitira Nafarroako hiriburua Gasteizekin eta Zaragozarekin lotzen duten ibilbideetan.
Garraio publikoan egindako joan-etorriak ibilgailu pribatuan egindakoak ekidingo dituzte. Energia aurrezpena izanen da eta, gainera, atmosferara milaka tona CO2 isurtzea saihestuko da, klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko neurria da hori.