Zunbelzko baso aprobetxamendua emateko deialdia

Guaixe 2026ko uztailaren 13a

Baso aprobetxamendua ateratzeko erabilitako ibilgailua Urbasako Iskizan. ARTXIBOA

Baso bakanketa egin beharko da. 

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak Urbasa-Andian natur parketik kanpo, haren ertzean dagoen baso aprobetxamendu bat emateko deialdia egin du. Zunbeltz inguruan dagoen aprobetxamenduagatik departamentuak 26.749,98 euro eskatzen ditu. Eskaintza egin nahi duen enpresak agorrilaren 14ra arteko epea du. Kontratua sinatutakoan, 18 hilabete izanen dira aprobetxamendua ateratzeko. 

Foru administrazioaren jabetzako basoan pagoen bakanketa egin beharko da. Guztira 2.191 oin dira, eta egurretarako 1.486,11 metro kubiko egiten dituzte.