Futbola / Areto futbola

Etxarri Aranatz eta Xota, Nafarroako Futbol Galan sarituak

Guaixe 2026ko uztailaren 8a

Ekainaren 26an Nafarroako Futbol Gala ospatu zen Barañaingo auditorioan. Nafarroako Futbol Federazioak 2025/2026 denboraldiko futbol eta areto futbol talde txapeldun guztiak saritu zituen, 56 talde guztira. 

Ekitaldian Mikel Merino, Kike Barja, Saioa Larunbe eta Nerea Santesteban futbolarien, eta Asier Llamas eta Dani Saldise Xotako areto jokalari irurtzundarren mezuak entzun ziren. Futbolean, Etxarri Aranatz taldeko bigarren mailako jubenilak eta erregionalak saria jaso zuten, eta areto futbolean Xotako jubenilak eta nesken lehen maila autonomikoko taldeak ere bai, liga irabazi eta mailaz igotzeagatik.