Hamabost olaztiar eta bi ziordiar Eslovakian egonaldia egin zuten. Guztiek 14 eta 17 urte artean zituzten. Kysak-Brezie herrian bederatzi egun egon ziren eta adin bereko gazte elkarte bateko kideekin egon ziren. Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Olatzagutiko Akelarre ludoteka izan ziren antolatzaileak. Gazteek beraien bidaiaren zatia ordaintzeko dirua ateratzeko hainbat jarduera prestatu zituzten aldez aurretik.

